Ondarru Igeri Taldeak antolatuta, etzi [uztailak 16] Ondarroako 31. Itsas igeri lasterketa egingo da badiako uretan. Elena Fernandez Iturrioz II. memorialean, oraingoz, 450 igerilarik eman dute izena, eta antolatzaileek 500 bat batzea aurreikusten dute.
Antolatzaileek gogorarazi dutenez, proban parte hartu nahi duten igerilari federatu eta ez federatuek zapatuan ere edukiko dute izena emateko azken aukera, 09:00etatik 10:00etara, Arrigorri hondartzan.
Gaztetxoen iazko igeri proba
Proba 10:30ean hasiko da, eta ohi modura, gaztetxoen txanda izango da lehendabizi. 2002tik 2006ra jaiotako mutilek egingo dute dzanga lehenengo, eta horien atzetik, nesken txanda etorriko da. Denek, 600 metro egin beharko dituzte igerian.
Gaztetxoek proba amaitzen dutenean, ostera, nagusiek 1.600 metro egin beharko dituzte igerian. Lehenengo gizonezkoek egingo dute uretara dzanga, eta haiek lehenengo buiara heltzen direnean, emakumeek hasiko dute proba.
Proba amaitzean, sari banaketa egingo da hondartzan bertan. Senior, master eta betarano kategorietan lehen hiru sailkatuen artean banatuko dira sariak, eta horiez gain, Elena Fernandez Iturriozen senideek ere sari berezia banatuko dute. Ondarroako igeri taldean dabilen edo ibilitakoen artetik lehenengo postuan sailkatzen diren lehen gizonezko eta emakumezkoak jasoko dute sari preziatua.
Ondarroako itsas igeri lasterketa
Era berean, itsas lasterketa amaitzea lortzen duen igerilari nagusienek ere jasoko dute euren oroigarria.
Bestalde, berritasun modura, hamalau sari berezi zozkatu dira parte hartzaile guztien artean. “Parte hartzaileei adi egoteko esan nahi diegu. Saridunik agertzen ez bada, sari hori berriro zozkatu dugulako”.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.