Baxurako ontziek hegaluze asko deskargatu dute Ondarroan
Astelehenetik eguaztenera egindako bentetan 57.513 kilo hegaluze saldu ziren Ondarroan, eta, horrez gain, 5.872 kilo hegalabur ere saldu ziren.
Azken egunotan arrantzua zer edo zer gutxitu egin bada ere, aste hasieran kopuru handiak harrapatu zituzten, Bilbo kabran. Astelehenean, 36.415 kilo harrapatu zituzten, eta martitzenean, beste 20.040.
Prezioari dagokionez, 3,60 inguruan saldu da hegaluze kiloa. Eguaztenean egondako hegaluze eskasiak, ostera, prezioak zer edo zer igo egin zituen. 1.058 kilo saldu ziren, eta kiloa 4,02 euroan saldu zen, bataz beste. Hegalaburra, berriz, garestiago ari dira saltzen, 6 euro inguruan kiloa.