Bederatzi film labur eta bi lan luze dakartza aurten Bermeoko Gorefestak
Panpinek hartuko dute aurten protagonismoa kale animazioan. Gaur bertan egingo dute fantasiazko eta beldurrezko zinema jaialdia. Proiekzioak Nestor Basterretxea aretoan izango diraBermeok fantasiazko eta beldurrezko zinema jaialdia hartuko du gaur, Spo...
Panpinek hartuko dute aurten protagonismoa kale animazioan. Gaur bertan egingo dute fantasiazko eta beldurrezko zinema jaialdia. Proiekzioak Nestor Basterretxea aretoan izango dira
Bermeok fantasiazko eta beldurrezko zinema jaialdia hartuko du gaur, Spookypheria Productions taldearen ekimenez. Urteko hitzordurik beldurgarrienetakoa izan ohi da Gorefesta, eta, aurten ere, herritarrei zirrara eragiteko prest dator.Panpinak izango ditu ardatz aurtengo jaialdiak, 16.a dagoeneko. Beldurrezko zinemagintzak behin baino gehiagotan erabili izan du panpinen errekurtsoa, eta objektu bizigabe horiei bizia emango diete gaur, berriro, Bermeoko kaleetan. Hain zuzen, kale animazioa izan ohi da Gorefestak herritarei begira duen eskaintzetako bat. Dena den, ezusteko beldurgarriak bai kalean zein areto barruan ere izango direla jakinarazi dute.
11 pelikula
Bederatzi film labur eta bi film luze dakartza aurten Gorefestak; horiek, Nestor Basterretxea aretoan proiektatuko dituzte. 20:30ean hasiko dira film laburrak, eta ostean emango dituzte bi lan luzeak. Film laburrak zeintzuk izango diren jakinarazi dute Gorefestaren arduradunek; hala ere, lan luzeen izenburuak ez dituzte jakinarazi. Publikoak momentuan bertan jakingo du zeintzuk diren aurten Gorefestan ikusi ahal izango dituzten bi film luzeak.