Euskal Ezkontza Xabier Erkiziaren hitzaldiagaz hasiko da aurten
Gora Buru Kultur Elkarteak antolatzen duen ekimena jarraian egiten dela 40 urte betetzen dira aurten. Egitarau berezia prestatu dute, urteurren berezirakoGora Buru Kultur Elkarteak antolatzen duen Lekeitioko Euskal Ezkontza jarraian egiten den 40 urtea...
Gora Buru Kultur Elkarteak antolatzen duen ekimena jarraian egiten dela 40 urte betetzen dira aurten. Egitarau berezia prestatu dute, urteurren berezirako
Gora Buru Kultur Elkarteak antolatzen duen Lekeitioko Euskal Ezkontza jarraian egiten den 40 urtea da aurtengoa. Hori dela eta, aurten egitarau berezia prestatu du elkarteak.Uztailaren 22an jantziko dute gurdia Eskolapean, eta uztailaren 23an aterako dira ezkontideak eta haien senide eta lagunak Lekeitioko kaleetara, aintzinako erako ezkontza plazaratzeko. Aurtengo ekimenak, baina, gaur bertan hasiko dira Xabier Erkizia soinu artistaren eskutik. Xabier Erkiziak Idi-Burdiaren Oihartzuna hitzaldia emango du kultur etxeko Azkue aretoan, 19:30ean.
Xabier Erkiziak (Lesaka, Nafarroa, 1975eko urriaren 27) soinua, musika eta entzumena ditu bere jardunaren ardatz, eta horien inguruko hainbat alderdi landu izan du sortzaile zein ikerlari modura. Hainbat musika talde eta egitasmotan partaide izan zen, eta gerora, Audiolab elkartearen zein Ertz jaialdiaren sortzailea. Mundu zabaleko hamaika erakusketetan erakutsi izan dira bere pieza, instalazio eta enparauak, eta beste horrenbeste artistagaz (Mattin, Anari, Borrokan, Maialen Lujanbio…) kolaboratu izan du. Orain, besteak beste, Soinumapa.net Euskal herriko soinuen mapa egitasmoa osatzen dihardu.
Bilboko kaleetan zehar
Maiatzaren 28an, Erkiziak Gora Buru Kultur Elkartearen idi gurdia Bilbora eraman zuen bere kaleetan zehar XIX. mendeko Bilboko ohiko eszena bat birsortzeko: idi-burdi karrankaria, kale- etatik kirrinka, hiriko soinu-marka bilakatuta.
Biharko hitzaldian, berriz, Lekeitioko Euskal Ezkontzan ateratzen den idi gurdi horri buruz hitz egingo du, besteak beste, gurdien soinuaren garrantziaz eta haien historiaz.
Gurdi zurruneko idi burdiak eta haren karrankak milaka urteren ondotik oraindik oihartzun egiten duela dio Xabier Erkizia soinu artistak. «Ez da zarata soila. Gurdi horietako batek bidea hartzen duenean sortzen duen karranka bakoitza guri buruz mintzo da».