I. Busturialdeko Pelota-Goxo Txapelketa jokatuko da abuztuan
I. Busturialdeko Pelota-Goxo Txapelketa jokatuko dute abuztuan.Gernika-Lumoko Arkupe Pilota Taldeak antolatu du txapelketa, eta federatuak ez diren 16 urtetik gorako herritarrek parte hartu dezakete. Hilaren 22a da (barikua) izena emateko azkenengo egu...
Gernika-Lumoko Arkupe Pilota Taldeak antolatu du txapelketa, eta federatuak ez diren 16 urtetik gorako herritarrek parte hartu dezakete. Hilaren 22a da (barikua) izena emateko azkenengo eguna.
Santanape kiroldegian, Gernika Gimnasioan eta Ospa, Zaplast, Arrano eta Ipar tabernetan daude izena emateko zerrendak.
Aste bete baino ez da geratzen izen ematea ixteko, eta antolatzaileek txapelketan parte hartzera animatu dituzte Busturialdeko bizilagunak.
Abuztuaren 4an eta 5ean jokatuko dute txapelketa betiere izena ematen duten bikoteen arabera.
Lehen egunean kanporaketak lehiatuko dituzte, eta abuztuaren 5ean jokatuko dituzte final-laurdenak, finalerdiak eta finalak.
Partidak 10 tantoko bi set-etara izango direla zehaztu dute antolatzaileek; berdinketa haustea, 5 tantora.
Txapelketarako pilotak antolatzaileek jarriko dituzte.
Hain zuzen ere, pilota bigunekin jokatuko dutelako jarri diote pelota-goxo izena txapelketari. Horrela, gero eta jende gehiagok parte hartzea espero dute: «Denek jokatzeko aukera izan dezaten erabiliko ditugu halako pilotak».
Arkupeko kideak
Bestalde, Arkupeko pilotarien arteko txapelketa ere jokatuko dute. Horretan, klubeko benjaminaurreko, benjamin eta kimu mailetako ikasleek parte hartuko dute.