Kortezubiko XI. Mendi martxa egingo dute, bihar goizean
Ibilbide luzea 22 kilometrokoa da, eta laburrak 10 kilometro ditu. 08:30ean irtengo dira martxa luzeko partaideak, eta laburrekoak, ostera, 10:30ean daukate irteera orduaKortezubiko XI. Mendi martxa bihar egingo dute, eta gaur amaituko da aurretik izen...
Ibilbide luzea 22 kilometrokoa da, eta laburrak 10 kilometro ditu. 08:30ean irtengo dira martxa luzeko partaideak, eta laburrekoak, ostera, 10:30ean daukate irteera ordua
Kortezubiko XI. Mendi martxa bihar egingo dute, eta gaur amaituko da aurretik izena emateko epea.Horretarako, Kortezubiko udaletxean eta Gernika-Lumoko Lagun Etxea tabernan daude txartelak. Era berean, Laboral Kutxaren kontu korronte zenbaki honetan ordainduta ere eman daiteke izena: 3035-0022-41-0221154997.
Bertan bazkaltzeko asmoa daukatenek izena ematean zehaztu behar dute.
Martxa eta bazkarirako txartelak 20 euroan daude salgai. Bestalde, bakarrik martxara doazenek, aurretik izena emanda, 8 euro ordaindu behar dituzte, eta umeek, berriz, 6 euro.
Bihar goizean izena emanez gero, 10 euro ordaindu beharko dira bazkarirako ere izena eman daiteke martxa hasi aurretik.
Urtero moduan, bi ibilaldi prestatu dituzte; martxa luzea 22 kilometrokoa da, eta laburrak 10 kilometro dauzka.
08:30ean irtengo dira ibilbide luzeena egingo duten partaideak, eta bi ordu beranduago, martxa laburrekoak.
Ereñozarrera
Martxa luzeari dagokionez, aurten, Ereñozarrerainoko ibilbidea egingo dute iaz Arrolara joan ziren; urte bakoitzan bata ala beste egiten dute.
San Migel ermitaraino igo ostean, handik Oma auzora jaitsi, eta handik hasitako lekura abiatuko dira.
Martxa laburra, ostera, udalerriko auzoetatik eta itsasadarretik egingo dute.
Eguraldiaren iragarpena kontuan hartuta, bero handia izango dela aurreikusten dute antolatzaileek, eta bi ibilbideetan hornidura puntuak egongo direla azaldu dute: «Edariak eta janariak ez dira faltako! Egun ederra izango da, eta bertako zein inguruko jendea martxetan parte hartzera animatzen dugu».
Frontoian bazkaldu
Ibilbideetan zehar bakarrik ez; amaieran ere jan-edana izango dutela zehaztu dute, plazan elkartuko baitira hamaiketakoa jateko. Gero, frontoian bazkalduko dute.