Berritasun nabarmen batekin datoz aurten Mutrikuko Malenak.
Bizixo Jai Konpartsa sortu dute herriko hainbat kultur taldek eta norbanakok, eta jaiei begira, adin eta gustu guztientzako egitarau oparoa prestatu dute, hainbat lantaldetan banatuta.
[EGITARAUA] Mutrikuko Malen Jaiak 2016
Bizi-bizia, egonezina, azkarra, urduria… eta beste hainbat esanahi ditu bizixo hitzak Mutrikun, eta
jaiak ere bizi-bizi datozela nabarmendu dute jai konpartsako kideek. Hala, lipdub grabaketa, karaokea, kontzertuak, bertso-trukia, batukada, altxorraren bila, erromeriak, pailazoak… eta beste hainbat ezustekoz gozatzeko aukera egongo da malenetan.
Orain arte ez modura, aurten malenek pertsonaia edo ikur ofiziala ere izango dute: Bizixo balea
Konpartsakideek adierazi dutenez,
talde bakoitzak bere eredutik lan egiteko aukera izan du, eta aldi berean, hobeto egiten dakienaz lagundu. «Talde irekia sortu dugu, eta bakoitzak berak nahi izan duen ideia proposatzeko eta garatzeko aukera izan du». Bide beretik, konpartsaren izena bera ere Gaztelekuko haurrekin eta gazteekin egindako lanketa batetik sortu zela diote.
Jaietako ikur eta guzti. Bizixo Jai Konpartsaren eskutik, gainera,
aurten Malenek pertsonaia edo ikur ofiziala ere
izango dute: Bizixo balea. «Balea Mutrikuri oso lotuta egon da betidanik, herriaren ikur ere bada, eta horregatik aukeratu dugu, esanahi handia duelako».
Sokamuturra, iazko jaietan
Bizixo balearen etorrerak, hain zuzen, jaiei hasiera emango die Malen bezperan, 12:00etan. Konpartsako kideek Intxirrixan egingo diete ongietorria Bizixo-ri, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte baleari harrera beroa egitera. Askorik argitu ezin bada ere, balea uretatik etorriko dela aurreratu dute.
Bizixo malenak igarotzera etorriko da, eta, hortaz,
jai guztietan presente egongo dela azpimarratu nahi izan dute konpartsako kideek. Pertsonaia non lagako duten argitu ez baldin badute ere, denen bistara egongo dela eta ondo zaintzea herritarren betebeharra izango dela esan dute. «Denon ardura izango da balea ondo zaintzea ere. Pertsonaia nahiz eta konpartsa batean garatu, denona da, eta herriaren ikurra ere bada. Maitasun denarekin egin dugu, eta herritarrei ere maitasun guztiarekin zaintzea eskatu nahi diegu».
Malen Txiki Eguna, iaz
Jaiak herritarrekin ondo pasa ondoren, Bizixo balea bere ohiko lekura bueltatuko dute, hurrengo urtera arte. Bizixo, hain zuzen ere, Santixo egunean egingo duten agur ekitaldi berezian agurtuko dute.
Beheko Plazan batu eta herritarrak kalejiran joango dira moilara, eta etorri zen leku berean agurtzeko asmoa dutela aipatu dute konpartsakoek.
Kuadrillen arteko jokoak. Bizixo Jai Konpartsakoek, bestalde, kuadrillen arteko jokoak ere antolatu dituztela azaldu dute. Eta kuadrillei adi-adi egoteko adierazi diete. «Era desberdin batera antolatu nahi izan ditugu kuadrillen arteko jokoak. Izan ere, bertan momentura arte parte hartzaileek ez dute jakingo zertan datzan proba. Jokoetan parte hartu nahi dutenek ere oso adi egon beharko dute. Oso bizixo ibili beharko dira; izan ere, gutxien espero duten moduan eta orduan eman dezakegu horren berri».
Jaiek irauten duten egunetan,
kuadrillek ginkana erraldoi batean parte hartzeko aukera izango dute, eta probaz proba puntuak batzen joango dira. Jaien amaieran punturik gehien dituen kuadrillak «sari potolo» bat irabazteko aukera edukiko du.
[EGITARAUA] Mutrikuko Malen Jaiak 2016