Senegaldar jaia egongo da bihar, Independentzia plazan
Lekeitioko Senegaldar Elkarteak jaia antolatu du euren kultura eta tradizioak ezagutzera emateko. Bihar, egun osoan ospatuko dute jaia, Independentzia plazan.12:00etatik aurrera, bazkaria prestatzen hasiko dira, eta ondoren, bazkaria egongo da. Bazkari...
12:00etatik aurrera, bazkaria prestatzen hasiko dira, eta ondoren, bazkaria egongo da. Bazkaria zabala izango dela jakitera eman dute, eta, beraz, nahi duten guztiak parte hartzera animatu ditu elkarteak.
Bazkaldu ondoren, 18:00ak aldera, Senegaleko dantza tradizionalak ikusteko aukera egongo da plazan bertan. 22:00etatik eta 01:00etara, berriz, jaia Kontzijopean izango da.
Jaira bertaratu eta parte hartzera gonbidatu dituzte herritar guztiak.