Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Taelladiegaz batera hasiko dira bihar, Bermeoko Olinpiadak

Gazte Asanbladak antolatutako Taelladara aurkeztu gura dutenek 11:00etan eman beharko dute izena. Zortzi probako olinpiadak antolatu ditu Txosna BatzordeakBosgarren urtez jarraian, Bermeoko Gazte Asanbladak Taelladie Talako paella txapelketa antolatu d...

Olaia Zabalondo
Lea-Artibai eta Mutriku
2016/07/15

Gazte Asanbladak antolatutako Taelladara aurkeztu gura dutenek 11:00etan eman beharko dute izena. Zortzi probako olinpiadak antolatu ditu Txosna Batzordeak

Bosgarren urtez jarraian, Bermeoko Gazte Asanbladak Taelladie Talako paella txapelketa antolatu du. Hala, parte hartu gura duten guztiek Talan dute hitzordua, bihar. Era berean, Talan bertan emango diote hasiera Txosna Batzordeak aurten lehenengoz antolatutako Bermeoko Olinpiadei.

Zapatuan paellak txapelketara aurkeztu gura dituzten horiek 11:00etan eman beharko dute izena, Talan. 13:30etik aurrera epaimahaikideak jarriko dituzte lanean; txapelketara aurkezten dituzten paellak dastatzeko tartea izango dute, ordu horretan aurkeztu beharko dituzte parte hartzaileek goizean egindako arrozak.

12:00etan, umeentzako jolasak prestatuko dituzte Gazte Asanbladako kideek. Jolasetan parte hartzeko asmoa duten umeei bainujantzia eroateko gomendioa egiten diete. Goizean, bertsolariak ere ibiliko dira Talako giroa alaitzen.

Taelladako paellarik gozoenak zeintzuk diren 17:00etan esango dute. Jakinarazi dutenez, hiru sari banatuko dituzte.

Irailaren 17ra arte

Bestalde, bihar hasi eta irailaren 17ra bitartean, herri olinpiko bihurtuko da Bermeo. Izan ere, Txosna Batzordeak Bermeoko Olinpiadak antolatu ditu aurten, lehenengoz. Taelladiegaz batera hasiko dira bihar olinpiadak, eta Andra Mari eta Santa Eufemia jaietan amaituko dira. Bitartean, izena ematen duten taldeek zortzi proba lehiatu beharko dituzte.

Adin guztietako jendea batu gura dutela azaldu dute antolatzaileek. Bost laguneko taldeak osatu behar dira, eta talde bakoitzak ordezkari bat izendatu beharko du, bai eta taldearentzako lelo bat asmatu ere.

Talde bakoitzak izena emateko orri bat bete beharko du. Orri hori Talako eta Aritzatxu hondartzako kantinetan, Luma liburudendan, Aue-n eta Gizarte eta Kultura Etxean aurkitu daiteke. Hurrengo helbide elektronikora mezu bat bidaltzerik ere badago: olinpiadak2016bermeo@gmail.com.

Bihar 17:30ean hasiko dituzte Talan olinpiadak. Gura dutenek bihar bertan eman ahalko dute izena, 13:00etan.

Bermeoko Olinpiadekin herritarren arteko harremanak sendotzea dute helburu antolatzaileek, adin ezberdinetako jendea batuta. Era berean, jende berria ezagutzeko aukera eta jaiak barrutik ezagutzeko aukera ere emango dutela azaldu dute. Beraz, herritarrak animatu gura izan dituzte taldeak osatzera eta izena ematera.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Indarkeria matxistaren aurka posizionatzeko eskatu dio Bizkaiko Diputazioak gizonen «gehiengo isilari»

Euskal Herria, Bizkaia

Basurtuko ospitaleko larrialdietako itxaronaldi luzeak salatu ditu ELA sindikatuak

Berriak, Kirola, Bizkaia

Ainhize Belarrek 9b graduaren langa eraitsi du

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.