Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Madalen jaiak ospatuko dituzte Aulestin, Berriatuan eta Ziortza-Bolibarren

Asier Alkorta
Aulesti,Berriatua,Ziortza-Bolibar
2016/07/19
Trikitilariak, karta jokoak, auzotarren arteko bazkariak… Horiek eta gehiago izango dira beste behin ere Madalena jaiak ospatzeko Lea-Artibaiko herri batzuetan egingo dituzten ekintzak. Zehatz esateko, Aulestiko Urriola, Ziortza-Bolibarko Zeinke-Ziarregi eta Berriatuko Madalena dira beste urte batez jaietan murgilduko direnak. Auzoetako jaiak izanda ere, herritarrentzako jai kuttunak dira. Berriatuko Madalena izango da lehena jaiei hasiera ematen, eta lau egunez, denetariko ekintzak egingo dituzte. Uztailaren 23an, esaterako, mus txapelketan lau sari banatuko dituzte: 250 euro jasoko ditu irabazleak, eta 200, 175 eta 150 bigarren, hirugarren eta laugarren geratzen direnek, hurrenez hurren.
Berriatuko Madalena auzoan iaz herri kirol erakustaldian parte hartu zutenak

Berriatuko Madalena auzoan iaz herri kirol erakustaldian parte hartu zutenak

Egun berean egingo da briska txapelketa, eta horretan ere lau sari banatuko dituzte: 180 euro, 150, 120 eta 100. Kalejirak, bertso saioak eta herri kirolak egingo dira hurrengo egunetan. Eta azken egunean, janari eta edariz betetako eskorgaren eta Laka-Erdi sagardotegian bi lagunentzako afaria zozkatuko dituzte. Urriolan, egun bakarrean. Aulestin, ostera, egun bakarrean egingo dituzte ekintza guztiak: uztailaren 23an. Ekintzak urteroko berdinak izango badira ere, auzotarrek ondo pasatzeko aukera edukiko dute. Tiragoma txapelketan 15, 10 eta 5 euroko sariak banatuko dituzte lehen hiru postuetan geratzen direnen artean. Eta porra egiteko aukera egongo da. Balinezko txapelketan ere hiru sari banatuko dituzte: 20 euro, 15 eta 10. Txapelketa horretan baina, 10 urte edo gehiago duten herritarrek parte hartu ahalko dutela jakitera eman dute jai batzordeko kideek. «Balinezko eskopetak jai batzordeak jarriko ditu, norbereak ez du balioko». Horretan ere porra egiteko aukera egongo da. Gauean ailegatuko da auzotarrek espero duten urteroko hitzordua: txerri harrapaketa. Izan ere, urtero-urtero, ekintza horrek anekdota asko eta asko sortzen ditu. Auzotar batzuek azaldu dutenez, inoiz, ekintza hasi baino lehen txerriak ihes ere egin izan du, eta ondorioz harrapaketa ezin izan da egin. Ziortza-Bolibar. Azkenik, Ziortza-Bolibarko Zeinke-Ziarregin ere uztailaren 23an hasiko dituzte jaiak, eta ospakizunak astelehenera arte luzatuko dira. Hilaren 23an egingo den afarirako txartelak hilaren 21era arte daude salgai, Armolan eta Kanpapen. Beste alde batetik, egingo diren hiru txapelketetan lau sari banatuko dira. Eta sari ekonomikoez gain, mus eta bolo txapelketetan lehenengo bi irabazleei txapelak edota garaikurrak ere emango dizkiete. EGITARAUAK:
  • Aulesti (Urriola) Uztailak 23
    • 12:00. Meza.
    • Ondoren. Tiragoma txapelketa (16 urtetik beherakoentzat).
    • 18:00. Briska porra.
    • 18:00. Umeen jolasak.
    • Ondoren. Txokolatea.
    • 19:00. Balinezko txapelketa. Izen ematea: 2 euro.
    • 22:30. Erromeria, DJ Referee-ren eskutik.
    • Atsedenaldian. Txerri harrapaketa.
  • Berriatua (Madalena)
    • Uztailak 21.
      • Iluntzean. Jaiei hasiera emateko bolanderak eta kanpai hotsak.
    • Uztailak 22.
      • 12:00. Hildakoen aldeko meza, kofradian.
      • Ondoren. Auzoko trikitilariak.
      • 14:00. Auzotarren bazkaria.
    • Uztailak 23.
      • 17:30. Mus txapelketa. Izen ematea: 15 euro.
      • 18:00. Umeetzako jolasak.
      • 18:30. Briska txapelketa. Izen ematea: 10 euro.
      • Arratsalde osoan. Buruhandiak.
    • Uztailak 24.
      • 10:30. Kalejira, auzoko trikitilariekin.
      • 11:00. Meza.
      • Ondoren. Trikitilariak (Izer eta Alabier).
      • 12:00. Bertso saioa. Bertsolariak ondokoak izango dira: Fredi Paia eta Alaia Martin.
      • 12:30. Herri kirol saioa (erakustaldia eta lehiaketa): aizkora (Ernesto eta Hodei Ezpeleta Bihurru aita semeak), harrijasotzea (Joseba eta Udane Ostolaza aita-alabak) eta Iparraldeko jokoak (Aretxabaleta).
      • 14:00. Herri bazkaria.
      • Ostean. Bertsolarien eta trikitilarien bigarren saioa.
      • 18:00. Idi probak: Etxebarriko Eskutuzulo eta Berriatuko Roberto eta Bikandi.
      • Ondoren. Zozketa.
      • Jarraian. Jaiei amaiera emateko erromeria egongo da, Izer eta Alabierrekin.
  • Ziortza-Bolibar (Zeinke-ziarregi)
    • Uztailak 23
      • 16:30. Mus txapelketa. Izen ematea: 15 euro.
      • 21:30. Afaria.
      • 11:30. Erromeria, Etzilimorekin. Oharra: Bolatokia zabalik egongo da.
      • 01:00. Su artifizialak.
    • Uztailak 24.
      • 12:30. Meza nagusia.
      • Ondoren. Meza ostean Naiara eta Eneritz trikitilariek giroa alaituko dute.
      • 17:00. Brixka txapelketa. Izena ematea: 12 euro.
      • 18:30. Bolo txapelketa.
      • Iluntzean. Janariz betetako otzararen zozketa.
    • Uztailak 25.
      • 12:30. Meza nagusia, auzoko hildakoen alde.
      • Ondoren. Umeen jolasak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.