Herritarrek Kamiñaldeko lur jausiak eragindako lanen finantzaketa zelan doan jakiteko, udalak finantzaketa zelan doan azaltzeko informazio panela ipini du Alamedan.
Asteak atzerago udalak esan modura, lanek, guztira, 17 milioi euroko kostua daukate. Momentuz, Ondarroako Udalak 2 milioi euro ordaindu ditu, eta Bizkaiko Foru Aldundiak 500.000 euro. Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak, ostera, ez dute ezer ordaindu.
Kamin?aldeko lanen ordainketaren jarraipena egiteko informazio panela