Debegesa garapen agentziak abian jarri du gazteen laneratzea sustatzen duen
Hazilan programa, bigarrenez. Proiektua goi mailako ikasketak dituzten (unibertsitate titulua edo goi mailako prestakuntza zikloa) eta lana aurkitu ezinik dabiltzan
20 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendua dago.
Gazte kualifikatuei lana aurkitzen laguntzeko programa
irailean hasiko da berriro martxan, eta bertan parte hartzeko interesa dutenek
Debegesaren webgunean bertan eman beharko dute izena. Bete beharreko baldintzak betetzen dituzten hautagai guztien artean Debegesak aukeraketa prozesu bat egingo du, curriculumak aztertuz eta elkarrizketak eginez.
Hautatutako lagunek
prestakuntza pertsonalizatua jasoko dute, lan munduko errealitatea gertuagotik ezagutzeko aukera izanaz. “Lehen fase batean, euren gaitasun pertsonalak eta profesionalak hobetzeko trebakuntza jasoko dute, lan mundura sartzea erraztuko dieten erreminten bitartez, eta, bigarren fase batean, enpresetan praktikak egingo dituzte edo proiekturen bat garatu”.
Debegesak jakitera eman duenez, martxotik ekainera estreinako egin den programa o
so arrakastatsua izan da. “Aurreko progaman parte hartu zuten 13 lagunek lan kontratu edo lan praktikak lortu dituzte arlo ezberdinetan, profesionalki garatu ahal izateko”.