Euskadiko Traineru Txapelketa jokatuko dute Lekeition
Arraunaren topaleku izango da, berriz ere, datorren astelehenean [uztailak 25], Lekeitio. Euskadiko Traineru Txapelketa ospatuko da oraingoan, Lekeitioko itsas zabalean. 18:00etan hasiko dute traineruek norgehiagoka.
Bizkaiko Traineru Txapelketako lehenengo lau traineru onenak eta Gipuzkoako Traineru Txapelketetako lau traineru onenak parte hartuko dute hitzordu garrantzitsu horretan. Beraz, Bermeo, Kaiku, Zierbena, Isuntza, Hondarribia, Orio, San Juan eta Getariarean artean jokatuko dute aurten bandera.
Gizonezko txapelketan bi txandetan jokatuko da, lau ontzi txanda bakoitzean. Emakumeek, berriz, txanda bakarrean jokatuko dute, eta asteburu honetan erabakiko da emakumeen ze traineru egongo diren Lekeition.
Gizonezkoen estropadetan lau luze eta hiru ziaboga egin beharko dituzte (5.556 m). Emakumezkoetan, berriz, bi luze eta ziaboga bakarra (2.778 m).
Gizonezkoetan hiru lehenengoak Espainiako estatuko txapelketan jokatzeko sailkatuko dira. Emakumezkoetan, bi lehenak sailkatuko dira FER trofeorako.