'Kalia danona da' ekimena martxan jarriko du Potxuak Martxanek
Kalea denena dela aldarrikatzeko, ekimen bat antolatzeko deia egin du Lekeitioko Potxuak Martxanek. Emakume taldeak Lekeitioko hondartzan egina zeukan emakume ahaldun baten horma irudia ezabatu zuen udalak, eta «eraso» horri erantzun bat eman nahi di...
Potxuak Martxanek azaldu duenez, aurreko agintaldian udalaren baimenagaz egin zuten horma irudia hondartzako paretean, baina, orain, udalak «ezelako abisurik barik» ezabatu duela salatu dute. «Arrazoi paisajistikoak argudiatu dituzte, eta dauden beste horma irudi denak ez ezabatzeko arrazoia ekonomikoa dela azaldu dute, ez dagoela besteak ezabatzeko dirurik».
Batzordetik kanpora
Udalak erakutsitako jarrera eta aurretik jasandako beste batzuek bultzatuta, Potxuak Martxan taldeak Lekeitikoko Berdintasun Batzordea uztea erabaki du. Lekeitioko emakume taldeak bost urtez parte hartu du udal batzordean, Bildu agintean zegoela hasi eta EAJgaz jarritu dute. Azken batzarra ekainaren 3an izan zutela aitatu dute, baina orduan ere ez zieten eman horma irudia ezabatuko zutenaren jakinarazpenik.
Batzordetik kanpo ere, emakumeen alde lanean jarraituko dutela azpimarratu dute.