2016ko Jai Alai World Tour zirkuituko
Lekeitioko Hiria Zesta Punta Txapelketa jokatuko da estreineko aldiz, Lekeitioko Santi Brouard pilotalekuan. Master Serietako finalaurreko eta finalak jokatuko dituzte munduko pelotari onenek, Lekeition.
Donostia, Zumaia, Gernika eta Hondarribiko frontoietan World Tourra jokatzen ibili ondoren,
uztailaren 30an, finalerdiak eta
abuztuaren 13an finalak jokatuko dituzte
Goikoetxeak eta
Erkiagak,
Egigurenek eta
Embilek,
Olhak eta
Inzak,
Ollaranek eta
Etchetok.
Ibai Erkiaga. Argazkia: Jai Alai News.
Partidak 22:00etan jokatuko dira, eta sarrera 10 eurokoa izango da. Sarrerak turismo bulegoan eta kiroldegian egongo dira eskura.
Bestalde, txapelketaren
aurkezpen ekitaldia, antolatzaile eta jokalariekin batera, uztailaren 27an, 13:30etan, izango da Lekeitioko udaletxeko areto nagusian.
TXAPELKETA
Uztailak 30. Finalaurrekoak (22:00)
- Olharan-Etcheto/Olha-Inza
- Egiguren-Enbil/Goikoetxea-Erkiaga
Abuztuak 13. 3 eta 4. postuak eta Finala (22:00)