22 urteko Tolosako diseinatzaile grafikoak egindako
Guztiok prest lanak irudikatuko ditu aurten Lekeitioko San Antolin jaiak; Aranzabalek 500 euroko saria irabazi du.
Udal ordezkariek jakitera eman dutenez, guztira
hamazortzi lan aurkeztu dira lehiaketara.
Aranzabalentzat ez da estreinako aldia izan sari bat irabazten duena. Izan ere, Tolosako 2015 eta 2016ko San Joan jaietako kartel lehiaketak ere irabazi zituen. Horiez gain, Donostiako Jazzaldiaren harira dendetan egiten den erakusleiho lehiaketako eta Donostiako jaietako zapi lehiaketako finalista ere izan da.
Lara Aranzabal, kartela eskuetan duela, udal ordezkariekin