Beste behin ere San Antolin jaiak ospatuko dituzte Milloiko auzotarrek. Eta urtero egin modura, auzoko jai batzordeak ekintzaz betetako jaiak prestatu ditu.
EGITARAUA:
Irailak 1 (eguena)
- 20:30etan. Jaien hasiera. Kanpai jotea, ikurrinaren igoera eta txapligu jaurtiketa.
Irailak 2 (barikua)
- 12:00etan. Auzotarren aldeko meza.
- 13:00etan. XIII. Txapel Jaurtiketa.
- 14:00etan. Auzotarren bazkaria.
- 17:00etan. Briska txapelketa. Izen-ematea 10 euro, bikoteko. Sariak: 150 euro eta zapiak, 100 euro eta garaikurrak, 70 euro eta 50.
- 20:00etan. Parrillada eta Western jaialdia. Oharra: antolatzaileek mozorrotuta joateko deia egin diete herritarrei.
Irailak 3 (zapatua)
- 17:00etan. 21. Mus Txapelketa. Izen ematea txapelketa hasi baino 30 minutu arinago egingo da; bikoteko 15 euro. Sariak: 300 euro eta txapelak, 160 euro eta garikurrak, 100 euro eta 80.
- 18:00etan. Umeen jolasak.
Irailak 4 (domeka)
- 11:00etan. San Antolingo meza.
- 12:00etan. Bertsolariak: Uxue Alberdi eta Alaia Martin.
- 13:00etan. XVI. Triatloi berezia (korrikan, bizikletan eta motorragaz). Hirukoteka.
- 14:00etan. Bazkaria auzoko elkartean. Txartelak salgai egongo dira txosnan.
- 17:30etan. Idi probak. Milloiko XX. Perran saria.
- Ostean. Otzararen zozketa.
2015eko JAIETAKO ARGAZKI GALERIA