Iñaki Maruri eta Ugaitz Alegria aktore ondarrutarrek eta Mitxel Santamaria gernikarrak parte hartzen duten
Chichinabo Cabaret antzerki musikala ikusteko egunak luzatu egin dituzte; iraila osoan ikusi ahalko da, Bilboko Pabellon 6 arte eszenikoen gunean.
Iazko abuztuaren 21ean estreinatu zuten musikala, Bilboko Aste Nagusiaren barruan. Aurten, berriro ere antzerki musikala eskaini dute Bilboko Aste Nagusiaren baitan. Eta
arrakasta ikusita, iaz egin modura, emanaldiak iraila osora arte luzatzea erabaki dute.
Zozketa. HITZAk ere musikala ikusteko bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu asteon. Beraz, eguenera arte (16:00ak arte), HITZAko harpidedunek telefonoz deitu (94-684 44 36) eta domekako ikuskizunerako sarrerak lortu ahal dituzte; domekan 19:00etan hasiko da ikuskizuna.
Gainera, aktore ondarrutarrek sare sozialetan jakitera eman dutenez, iaz gertatu modura, aurten ere abuztuko emanaldietan izan dira Ondarroa, Mutriku, Lekeitio eta Berriatuko herritarrak. “Eskerrik asko, benetan, Bilboko Pabellon 6-ra etortzeko hartutako tarteagatik. Zuei esker abuztuko emanaldi danetako sarrerak agortu eta gero, irailean ere jarraitu egingo dugu”.
Iraileko emanaldietako ordutegia.