Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lekeition ere, indarkeria sexistarik gabeko jaiak nahi dituzte

Eider Mugartegi
Lekeitio
2016/08/29
San Antolin jaietan ere, Lekeitio, “Indarkeria sexista gabeko gunea” izatea nahi du Lekeitioko Emakumea eta Berdintasun Batzordeak. Hori dela eta, hainbat ekimen antolatu dituzte jaiei begira. Irailaren 5ean, Antzar egunean, esate baterako, 12:00etatik 15:00etara, informazio eta aholkularitza haima bat jarriko dute plazan, antzar jokoan parte hartuko duten potinen zerrenda antolatzeko egiten den zozketaren gunearen ondoan. Azaldu dutenez, emakumeak eta herritarrak indarkeria sexistaren gaiaz kontzientziatzea, emakumeek jaietan indarkeria sexistarekiko dituzten bizipen, iritzi eta interesak jasotzea, erasotzaile izan daitezkenei dena libre ez dela eta erasoak dauden kasuetan erantzuna izango dutela ohartaraztea eta maitasun erromantikoaren eredua zalantzan jarri eta plazerrean oinarritutako harreman osasuntsuak bultzatzea izango ditu helburu, besteak beste, Indarkeria sexista gabeko guneak.
Eraso sexistarik gabeko jaiak aldarrikatzeko manifestazioa egin zuten iaz jaien bezperan. Argazkia: Potxuak Martxan

Eraso sexistarik gabeko jaiak aldarrikatzeko manifestazioa egin zuten iaz jaien bezperan. Argazkia: Potxuak Martxan

Horretarako, indarkeria sexista, autodefentsa feminista eta maitasun erromantikoari buruzko informazio panelak, eskuorriak, indarkeria sexistaren aurkako txapak sortzeko makina eta indarkeria sexistak eta erasoak salatzeko zein gozamena eta ligoteo osasuntsua aldarrikatzen duten pegatina ezberdinak egongo dira bertan denen eskura.
Horrez gain, eraso sexisten kontrako mezuak dituen photocall-a ere egongo da nahi duenak argazkiak ateratzeko berarekin. Autobabes plana Indarkeria sexista gabeko guneagaz gain, beste ekintza batzuk ere gauzatu ditu Emakumea eta Berdintasun Batzordeak jaiei begira. “Aurten lehenengoz, Antzar eguneko autobabes planean herritar eta bisitarien segurtasuna bermatzen duten eragileek (Osakidetza, SOS DEIAK, Gurutz Gorria, babes zibila, Ertzaintza, Udaltzaingoa,…) eraso sexistaren bat gertatuz gero zelan jokatu behar duten zehaztu da”, zehaztu dute. Horrez gain, tabernari eta ferialariei taberna eta barraketako giroa alaitzeko Spotify-ko aplikazioan dagoen Beldur Barik playlist-a daukatela helarazi diete, bertan aurkituko duten abesti ez sexisten zerrenda erabiltzeko. Tabernariei, gainera, gutuna bidali diete tabernan eraso sexistaren bat gertatuz gero, zelan jokatu behar duten zehaztuz, eta Gora ligoteo sanoa, eraso sexistarik ez lelodun kartelak tabernan jartzera gonbidatu dituzte. Bestalde, jaietako programan emakumeen kontrako indarkeriaren inguruan oharrak eta informazioa sartu dute urtero legez, eta Gora ligoteo Sanoa lelodun txapak eta puntu morea daukaten antzarretako zapiak banatzen ari dira. Udaletxeko balkoian ere Gora ligoteo Sanoa, eraso sexistarik ez pankarta jarriko dute, udaltzainen eta SOS deiak-en telefono zenbakiekin batera. “Emakumeen kontrako indarkeria denon ardura da, beraz edozein erasoren aurrean aktiboa izan behar da gure jarrera”, azpimarratu dute.
 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.