Lekeitioko alde zaharreko
Paskual Abaroa 8ak eta
Carlos Solano kaleko laugarren pisuko 4B atariak irabazi dute VI. Balkoi Lehiaketa. 200 euroko sari bakarra egon arren, saria bitan banatzea erabaki zuen epaimahaiak.
Paskual Abaroa 8ko balkoia.
Paskual Abaroa 8an dagoen
balkoi osoaren itxura eta bertako loreak nabarmendu ditu epaimahaiak eta Carlos Solanoko balkoiak ere saria merezi zuela nabarmendu zuten. Beraz, 100 eurotako txartela jaso dute bi etxebizitzetako jabeek herriko komertzioetan gastatzeko.
Carlos Solano kaleko balkoia (4. solairua-4B).
2010 urtetik lehiaketa egin barik egon ondoren, berriz ere martxan jartzea erabaki zuen Lekeitioko Udalak Kitto merkatari elkartearen laguntzagaz. Epaimahaia Kitto merkatari elkarteko
Amalur eta Lourdes Lorak loradendetako arduradunek. Ekainaren 7tik uztailaren 7ra bitartean kalez kale balkoiak ikusten ibili ondoren hartu zuten erabakia. Balkoi osoaren itxura, loreak eta lorontzien egoera kontuan hartu dute.