Oztopoei muturrak erakutsi eta kolorez betetako jaietaz gozatzeko gogotsu datozela aurreratu dute Lekittoko Txosnek. Abuztuan hasi ziren elkarlanean osatu duten egitaraua prestatzen, eta azken egunetan txosnak muntatzen ibili dira portuan zein parkean.
Jai herrikoi, euskaldun, feminista, autogestioan oinarritutakoak, anitzak eta parte hartzaileak dituzte helburu.
Bihar [irailak 1],
20:30ean, zabalduko dute portuko txosnagunea, eta urtero modura, zortzi egunez, sanantolinetako bilgune garrantzitsu bihurtuko da, herriko elkarte eta norbanakoen parte hartze eta laguntzagaz. Azken egunera arte ez da musika, giro zein ekitaldirik faltako.
Parkeko gunea zabalik
Ume, gazte, eta helduei zuzendutako ekitaldiak, aurten ere, ez dira portu ingurura mugatuko. Nahiz eta parkeko gunea momentu batean, galtzeko arriskuan egon, talde motorra sendotu eta berriz ere indarberrituta dator.
Lekittoko Txosnetako egitarauaren aurkezpena. Argazkia: Lekittoko Txosnak
Etzi [irailak 2] zabalduko ditu ateak, eta aurten, berriz ere,
txosna ere edukiko du merienda zein freskagarriak hartu ahal izateko.
Bertan burutuko diren ekitaldiei dagokienez, ezinbesteko bihurtu dira, jadanik, Farolapekuak eta besteak beste, Erramun Martikorenaren emanaldia entzuteko aukera egongo da beste behin ere.
Jana ere gustukoa izaten da jaietan, eta iazko arrakasta ikusita, pisto eta patata frijituak eskainiko ditu aurten Lekitto Bedarra ortulari elkarteak eta atun errea egongo da Aittitta Makurra kuadrillakoen eskutik.
Jolasak eta kirolak ere edukiko du bere tartea, parkeko gunean.
Surf eta
piragua irteerez gain,
bolei txapelketa eta
Waterfall egongo dira aurten, adin guztientzako.
Jaiei agur esateko, umeen jolasak plazan antolatuko dituzte Lekittoko Txosnak, irailaren 8ko goizean. Arratsaldean, berriz, Marmo jantziak parkeko gunean prestatuta,
Lekittoko Deabruekin batera, kalerik kale, ikara sortzen eta deabrukeriak egiten ibiltzeko gonbitea luzatu dute.
LEKITTOKO TXOSNEN EGITARAUA
BIHAR, [irailak 1] Bajadia!
20:30. Zabaldu Txosnak.
00:00. DJ Sustrajah vibes selektah, txosnetan.
02:00. DJ Tortola, txosnetan.
ETZI, [irailak 2] Amnistija osua
12:00. Parkeko gunearen irekiera: Altxorraren bila.
18:00. Hondartzako bolei txapelketa adin guztientzat.
19:30. Xenki eta Murgi, zuen ugeriari segika.
20:00. Ume Gaiztuen Festa.
21:00. Farolapekua, parkean: Lorratzak taldea, eta aurretik, pisto eta patata frijituak.
23:15. Kontzertuak, txosnetan: Humus eta La Basu taldeak.
ZAPATUA [irailak 3]. Gazte Eguna
Egun osoan. Asylum: Errefuxiatuak nora ezean erakusketa sentsoriala, parkean.
11:00. Gazteak Plaza Baltzera paellak prestatzera.
12:00. Surf, parkean hasita.
12:00. Waterfall, parkean.
15:00. Gazte bazkaria, Plaza Baltzean, eta ostean, jolasak.
17:00. Piragua irteera eta txokolatada, parkean.
18:30. Skate, Abadeen moilan.
19:00. Brindisa eta Elektromatxinoak, Abadeen moilatik.
23:00. DJ Kool, txosnetan.
01:00. Goizaldeko kopla txapelketa, Galarrenan.
02:00. DJ Oier Toxic, txosnetan.
DOMEKA, [irailak 4] Antzar Bezpera
12:00. Zirko tailerra, parkean.
12:00. Dzanga igerilekura, parkean.
18:00. Jolas alternatiboak, parkean (paitak, dardoak, slackline, petanka).
18:00. Dzanga igerilekura, parkean.
19:00. Farolapekua, parkean: Erramun Martikorena. Aurretik atun errea egongo da.
ASTELEHENA [irailak 5] antzar eguna
16:00. DJ Tarantistak, txosnetan.
21:00. DJ Elepunto, txosnetan.
MARTITZENA [irailak 6] Txitxin eguna
19:00. Farolapekua, parkean: Kantaldia Nagore, Txomin eta Marilogaz.
EGUAZTENA [irailak 7] Ezta amaitxu jaija
12:00. Biodantza eta Bodypainting, parkean.
15:00. Zeu Zerbiz jaizaleen bazkaria, parkean.
17:00. Farolapekoa, parkean: Imanol ItuiƱo magoa.
EGUENA [irailak 8] Oin bai…koittadua
12:00. Umeen jolasak, plazan.
18:00. Marmo tailerra, parkean.
19:00. Ikara musikatuak Lekittoko Deabruekin, parkean hasita.