Antero jaitsita, hasi dira San Antolin jaiak Lekeition
Eider Mugartegi
Lea-Artibai eta Mutriku
Lekeitiarrek ongi etorri beroa eman diote gaur [irailak 1] iluntzeanĀ Anterori;Ā Antero txamarrotia ozen entzun daĀ Lekeitioko kaleetan.
Urtero modura, Telefonikatik hasi daĀ jaia. Azken egunetan prestatutako mozorroak soinean, plazarako ibilbidea egin duteĀ kuadrillek dantzan, Lekitto Musika Banda eta Aittitta Makurra eta Ardoa Barrura txarangek lagunduta. Sabino Arana kaleko bazter guztiak beteĀ egin diraĀ kuadrillen jaitsieraĀ ikusteko eta apurka-apurka jendez eta giro onez betetzen joan daĀ plaza.
Bittor Txakartegi Arrinda aurtengo pregoilariak txupina bota duenĀ momentuan eztanda egin du jaiak eta kantuan eta dantzan hasi diraĀ lekeitiarrak.
Kanpai hotsagaz batera azaldu daĀ Antero kanpandorrean eta udaletxeko balkoira ailegatu arte, plaza bete jenderen gainetik egin du hegan. Antero txikik ere agurtu dituĀ herritarrak balkoitik. Laugarren urtez, Paul Gerenabarrena Aboitiz izan da Antero txikia.
Harriketarrak irabazle. Mozorroen sariak banatu dira ostean. Aurtengo bajadako sari nagusia Lekittostones harriketarrak eraman dute. Horrez gain, saria lortuĀ dute bai eta Osakidetzak, Tribu taldeak eta Izar arteko fantasia mozorroek.
Oihan Vegak aurkeztu dituĀ mozorrorik onenak eta beragaz aurrera jarraitu duĀ jaiak.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.