Gaur [irailak 1] goizeko 09:00ak inguruan geratu da aske Eneko Etxaburu Markuerkiaga preso politikoa (08:00etan zen aske geratzekoa). Sei urteko espetxealdia osorik bete eta gero geratu da aske ondarrutarra.
Logroñoko kartzelatik (Errioxa, Espainia) atera bezain pronto haraino joandako senideek, lagunek eta herritarrek harrera beroa egin diote txalo zaparrada eta bolandera hotsen artean, eta jarraian Aurreskua egin diote Xeber Uribe eta Urtza Alkorta Ondarroako preso ohiek, eta ostean, lore sorta eman diote. Etxaburuk eskerrak eman izan die hara hurreratu denei.
Espetxe kanpoan ateratako talde argazkia
Ondarroatik 05:30ean bi autobus bete jendek irten dute Zaldupeko zubitik, eta beste hainbat herritar autoetan gerturatu dira Errioxa aldera. Herritar horien guztien artean, gainera, berarekin espetxe berean izan ziren Anuntzi Alonso, Arnaldo Otegi eta Arkaitz Rodriguez ere egon dira. Otegik HITZAri jakitera eman dioenez, “ezusteko bat eman nahi izan diote Etxabururi”.
Ondarrutarra 19:30ak inguruan ailegatuko da Ondarroara, eta Zubi Zaharraren inguruan ongietorria eta ekitaldia egingo diote.
OHARRA: Informazioa eta argazkiak eguneratzen eta gehitzen joango gara (sare sozialen bidez iragarriko dugu material berria daukagunean)
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.