Bihar [irailak 2]
Xistera zirkuituko Donibane Lohitzuneko zesta-punta jaialdiko finalak jokatuko dira Campos Berri frontoian, 20:30ean. Jaialdia, gainera, zirkuitu barruan Iparraldean jokatuko den lehen pilota jaialdia da.
Finalari dagokionez, bertan Lea-Artibai eta Mutrikuko
hiru ordezkarik parte hartuko dute. Alde batetik, Berriatuko klubeko Antxon Alberdi etxebarritarrak nagusien mailako finala jokatuko du, eta, bestetik, Danok Bateko Mikel Manzisidorrek eta Berriatuko Unax Vidalek batera jokatuko dute gazte mailako finala.
Jaialdia gazte mailako finalarekin hasiko da, eta bertan Unax Vidal berriatuarrak eta Mikel Manzisidor mutrikuarrak osatutako bikoteak Donibane Lohitzuneko Luzean klubeko Theo Laborderen eta Tolosako Beotibar Klubeko Alex Ibañezen aurka neurtuko dituzte indarrak.
Donibane Lohitzuneko finalaren aurkezpena. Argazkia: Xistera
Nagusien mailan, berriz, titulua lortzeko
lehia erabakigarria izango dela nabarmendu dute antolatzaileek. Izan ere, Jagoba Narbartek errebantxa hartu nahi du Antxon Alberdiren aurka. “Uztailaren 9an Markina-Xemeinen jokatu zen finalean Etxebarriko puntista atera zen garaile”. Bikoteei dagokionez, Berriatuko Antxon Alberdik eta Gasteizko Suso Nuñok osatutako bikoteak Luzean Klubeko Benoit Majaren eta Donostia Jai Alaiko Jagoba Narbarteren aurka jokatuko dute finala.
Jaialdi solidarioa
Antolatzaileek aurreratu dutenez, gainera, Donibane Lohitzuneko finala solidarioa izango da. “
Fibrosi kistikoaren aurka borrokatzeko dirua batuko da Campos Berri frontoian ospatuko den jaialdian”.
Jaildirako sarrerak bost euroan salduko dira, eta bertan lortzen den dirua
Vaincre la Mucoviscidose elkarteari bideratuko zaio.