Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Ondarroak eta Isuntzak ez dute Kontxako bandera lehiatzeko txartelik lortu

Aintzina Monasterio
Lekeitio,Ondarroa
2016/09/01
Talde ondarrutarrak hamaikagarren amaitu du lehia, eta lekeitiarrak, berriz, hamaseigarrenak izan dira. Hondarribia izan da gizonezkoetan azkarrena. Hura izan da 20 minutu baino gutxiagotan estropada burutu duen talde bakarra.
DSC_0873 - copia

Urtero moduan jendetza batu da Donostian sailkatze estropada jarraitzeko. Argazkia: Irutxuloko Hitza

Aurten ere faboritoek ez dute hutsik egin. Hondarribiagaz batera lehen txandatik irtenda, Oriok, Urdaibaik Kaikuk eta San Juanek Kontxarako txartela eskuratu dute. Baita Zierbenak eta Tiranek ere. Zierbena izan ezik besteak iazko berberak dira. Iaz San Pedro izan zen ezuztekoa eman eta txartela lortu zuena. Kaikuren aurretik bosgarren sailkatuta Zierbena izan da gaurko erlojupekoan ezuztekoa eman duena. Halaber, iaz bezala Astillero izan da zortzigarrena; bost segundoko aldea bakarrik egon da Tiranen eta Astilleroren artean. Hain zuzen ere, zozketak erabakita TKE?ligako hamabi taldeek osatu dute lehen txanda. Ondarroa eta Isuntza bigarren txandan atera dira. 20 minutu, 42 segundo eta 20 ehuneneko denbora egin dute ondarrutarrek. Lekeitiarrek, berriz, 20 minutu, 59 segundo eta 12 ehunenetan burutu dute erlojupekoa. 24 arraun talde lehiatu dira gizonezkoetan, eta 10 talde emakumezkoetan, baina, bietan ere zazpi talderentzat lekua bakarrik dago Kontxan. Izan ere, betiko moduan Donostiako arraun taldeak postua ziurtatuta dauka etxeko taldea delako. Lehia bizia Hibaika eta San Juanen artean. Emakumezkoetan Hibaika izan da azkarrena 11 minutu, 22 segundo eta bi ehuneneko denboragaz. Irabazleagaz batera, San Juanek, Oriok, Cabok, Getaria-Zarautzek, Hernanik eta Deustuk lortu dute urteko banderarik nagusienenaren lehian sartzea. Irabazlearen eta bigarren sailkatuaren artean lehia estua egon da; bi segundo eta 96 ehuneneko aldea baino ez zen egon. Hain zuzen ere, aurreko urteetan ez bezala, aurten emakumezkoen zortzi traineru ariko dira Kontxako lehian. Domekako txandak erabakita. Estropadaren ostean, domekan lehiatuko duten lehen jardunaldiko txanden zozketa egin dute. Urdaibai bigarren txandan egongo da Tiran, Zierbena eta Donostiarragaz batera. San Juanek, Kaikuk, Hondarribiak eta Oriok osatuko dute bigarren txanda. Gizonezkoen sailkapena: 1. Hondarribia 19:54:80 2.Orio +10.18 3. Bermeo-Urdaibai +10.78 4. San Juan +14.36 5.Zierbena +19.58 6.Kaiku +23.44 7.Tiran +24.66 8.Astillero +29.88 9.San Pedro +35.50 10.Cabo +42.36 11.Ondarroa +47.40 12.Portugalete +51.16 13.Zumaia +55.16 14.Getaria +59.52 15.Ares +1:03.30 16. Isuntza +1:04.32 17.Pedreña +1:04.76 18.Deustu +1:09.56 19.Samertolameu +1:09.66 20.Puebla +1:10.82 21.Oiartzun +1:39.52 22.Hibaika +1:57.58 23.Zarautz +1:59.78 24.Castropol +2:12.60 Emakumezkoen sailkapena: 1.Hibaika 11:22:02 2. San Juan +2.96 3.Orio +13.66 4.Cabo +16.26 5.Getaria-Zarautz +24.86 6.Hernani +37.56 7.Deustu +43.76 8.Hondarribia +1:05.26 9.A Cabana +1:28.64 10.Colindres +1:53.28

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Indarkeria matxistaren aurka posizionatzeko eskatu dio Bizkaiko Diputazioak gizonen «gehiengo isilari»

Euskal Herria, Bizkaia

Basurtuko ospitaleko larrialdietako itxaronaldi luzeak salatu ditu ELA sindikatuak

Berriak, Kirola, Bizkaia

Ainhize Belarrek 9b graduaren langa eraitsi du

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.