Ondarroan da Eneko Etxaburu, ehunka herritarren ongietorria jasota
Nerea Bedialauneta
                                    
                                
            Artibai ibaian gora traineruan etorri da Eneko Etxaburu, lagunekin batera. Ordurako, Ondarroako alde zaharra eta Zubi Zaharra jendez beteta zeuden preso ohiari ongietorria egiteko.
Kukaña parean egin du salto Etxaburuk, eta lurra hartu orduko bere argazkia kendu du. Argazkia kendu ondoren, Zubi Zaharraren azpirako bidea hartu du, eta horretarako, jendez betetako korridorea zeharkatu behar izan du herritarren besarkada eta musu artean. Ondarrutarra Zubi Zaharraren azpiko agertokira ailegatu denean, gainera, Ongi Etorri Eneko zioen pankarta zintzilikatu dute zubitik.
Agertokira igotzeagaz batera, herriko gazteek bertso bana eskaini diote, eta ondoren, Urtza Alkortak (preso geratu zen azken ondarrutarrak) lore sorta bat eman eta Ongi Etorri Eneko zioen txapela jantzi dio. Jarraian, herriko preso eta iheslarien senideak gerturatu dira agertokira, eta guztiei krabelin bana eman eta gero, Agurra dantzatu diote.
Azkenik, oparien tartea etorri da. Herri hainbat talderen eskutik opariak jaso ditu Etxaburuk, baita berekin batera sarekadan atxiolotu zituztenen eskutik ere. Tartean, bere lagunek kanturen bat edo beste ere eskaini diote.
Opariak jaso ondoren, eskerrak emateko unea ailegatu da, eta Etxaburuk han batutakoei eskerrak eman nahi izan dizkie. Bereziki, etxekoak eta lagunak izan ditu gogoan. “Etxekoekin hasi, maite zaituztet, lagunekin jarraitu, lagunik onenak zaretela erakutsi duzue, eta gaurko sarrera ere horretxen eredua da”. Kartzeletan preso jarraitzen dutenak ere gogoan izan ditu, eta, era Santi beragaz egon den kidea aipatu du. “Santi modura kartzelan dauden preso, iheslari eta deportatu guztiak borrokan egin dute, eta horregatik daude gugandik urruti”, nabarmendu du.
Ekitaldia triki poteoagaz amaitu dute, eta bien bitartean, preso ohiaren argazkiak kendu dituzte, tabernarik taberna. Horrez gain, hilaren 16an, Etxabururen aldeko jaia egingo dela aurreratu dute. Musika Plazan DJ Elepunto, Paranoia eta Tuboskapiren kontzertuak egongo dira.
Goizean. Gaur [irailak 1] goizeko 09:00ak inguruan geratu da aske Eneko Etxaburu Markuerkiaga preso politikoa (08:00etan zen aske geratzekoa). Sei urteko espetxealdia osorik bete eta gero geratu da aske ondarrutarra.
Logroñoko kartzelatik (Errioxa, Espainia) atera bezain pronto haraino joandako senideek, lagunek eta herritarrek harrera beroa egin diote txalo zaparrada eta bolandera hotsen artean, eta jarraian Aurreskua egin diote Xeber Uribe eta Urtza Alkorta Ondarroako preso ohiek, eta ostean, lore sorta eman diote. Etxaburuk eskerrak eman izan die hara hurreratu denei.
Ondarroatik 05:30ean bi autobus bete jendek irten dute Zaldupeko zubitik, eta  beste hainbat herritar autoetan gerturatu dira Errioxa aldera. Herritar horien guztien artean, gainera, berarekin espetxea berean izan ziren Anuntzi Alonso, Arnaldo Otegi eta Arkaitz Rodriguez ere egon dira. Otegik HITZAri jakitera eman dioenez, “ezusteko bat eman nahi izan diote Etxabururi”.
            
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                                  
                    
                                                                              
                            
                                
                        
                                       
                            
            
        
    
 
                            _DSC4777
                                
                             
                            _DSC4762
                                
                             
                            _DSC4751
                                
                             
                            _DSC4750
                                
                             
                            _DSC4739
                                
                             
                            _DSC4737
                                
                             
                            _DSC4734
                                
                             
                            _DSC4731
                                
                             
                            _DSC4729
                                
                             
                            _DSC4727
                                
                             
                            _DSC4724
                                
                             
                            _DSC4719
                                
                             
                            _DSC4702
                                
                             
                            _DSC4696
                                
                             
                            _DSC4687
                                
                             
                            _DSC4663
                                
                             
                            _DSC4646
                                
                             
                            _DSC4644
                                
                             
                            _DSC4641
                                
                             
                            _DSC4638
                                
                             
                            _DSC4624
                                
                             
                            _DSC4616
                                
                             
                            _DSC4604
                                
                             
                            _DSC4597
                                
                             
                            _DSC4595
                                
                             
                            _DSC4584
                                
                             
                            _DSC4573
                                
                             
                            _DSC4570
                                
                             
                            _DSC4564
                                
                             
                            _DSC4560
                                
                             
                            _DSC4554
                                
                             
                            _DSC4552
                                
                             
                            _DSC4538
                                
                             
                            _DSC4528
                                
                             
                            _DSC4518
                                
                             
                            _DSC4511
                                
                             
                            _DSC4508
                                
                             
                            _DSC4503
                                
                             
                            _DSC4501
                                
                             
                            _DSC4498
                                
                             
                            _DSC4493
                                
                             
                            _DSC4491
                                
                             
                            _DSC4483
                                
                             
                            _DSC4481
                                
                             
                            _DSC4476
                                
                             
                            _DSC4469
                                
                             
                            _DSC4464
                                
                             
                            _DSC4463
                                
                             
                            _DSC4459
                                
                             
                            _DSC4457
                                
                             
                            _DSC4454
                                
                             
                            _DSC4452
                                
                             
                            _DSC4445
                                
                             
                            _DSC4426
                                
                             
                            _DSC4421
                                
                             
                            Eneko Etxaburu preso ondarrutarrari ongietorria
                                
                             
                            Eneko Etxaburu preso ondarrutarrari ongietorria
                                
                             
                            Eneko Etxaburu preso ondarrutarrari ongietorria
                                
                             
                            Eneko Etxaburu preso ondarrutarrari ongietorria
                                
                             
                            IMG_8772
                                
                             
                            IMG_8769
                                
                             
                            IMG_8763
                                
                             
                            IMG_8761
                                
                             
                            IMG_8758
                                
                             
                            IMG_8756
                                
                             
                            IMG_8751
                                
                             
                            IMG_8743
                                
                             
                            IMG_8742
                                
                             
                            IMG_8740
                                
                             
                            IMG_8738
                                
                             
                            IMG_8735
                                
                             
                            IMG_8734
                                
                             
                            IMG_8728
                                
                             
                            IMG_8725
                                
                             
                            IMG_8722
                                
                             
                            IMG_8721
                                
                             
                            IMG_8718
                                
                             
                            IMG_8717
                                
                             
                            IMG_8712
                                
                             
                            IMG_8709
                                
                             
                            IMG_8708
                                
                             
                            IMG_8704
                                
                             
                            IMG_8699
                                
                             
                            IMG_8698
                                
                             
                            IMG_8692
                                
                             
                            IMG_8691
                                
                            Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
 
								 
								
							 
					
 
                    