Asteburua girotsu doa Berriatuko Milloi auzoan (Mereludi). Gaur, esaterako, briska txapelketa eta umeentzako jolaak egin dituzte arratsaldean. Nagusi batzuk karta jokoan ari ziren bitartean, umeak (adin tarte guztietakoak), duatloia, zaku karrera, aulki joko eta beste hainbat ekintza egin dituzte.
Jaiak bihar [irailak 4] amaituko dira.
Jaien hasiera eta San Antolin eguna. Herenegun [irailak 1] hasi ziren ospatzen Antolin Deunaren jaiak Berrriatuko Milloi auzoan. Txupinagaz jaiek hasiera eman eta gero, atzo [irailak 2] XIII. Txapel Jaurtiketa txapelketa egin zuten. 10 umek parte hartu zuten eta 40 nagusik. Horien artean, irabazleak
Aitzol Bilbao (umeen artean) eta
Kepa Garate (nagusietan) izan ziren.
Ostean auzotarren arteko bazkaria egin zuten.
[EGITARAUA]