Donibane Lohitzuneko txapela lortu ostean, Etxebarritarrak Xistera zirkuituko hirugarren txapela lortu du, nagusi mailan.
Alberdik eta Susok indartsu hasi zuten partida, eta Narbarteri eta Majari aukera gutxi emanda,
30-18 irabazi zuten. Alberdi oso ziur aritu zen atzeko laukietan, eta min handia egin zuen bere erremateekin eta erreboteagaz. Suso, bere aldetik, bikain aritu zen, eta ez zuen akatsik egin.
Alberdi, Suso, Manzisidor eta Vidal, txapelak soinean. Argazkia: Xistera
Gazte mailan ere bertoko puntistek lortu zuten txapela. Unax Vidal berriatuarrak eta Mikel Manzisidor mutrikuarrak
25-23 irabazi zieten Ibañez eta Theo Laborderi. Donibane Lohitzuneko Campos Berri frontoian emozioa nagusi izan zen hasieratik bukaera arte. Hainbat berdinketa egon baziren ere, pilotariek ez zuten askorik arriskatu, eta piloteoak ere luzeak izan ziren. Ibañez eta Labordek itxura bikaina eman bazuten ere, Vidal eta Manzisidor hobeto moldatu ziren errebesean eta pilotakadei abiadura emanez.