Fibrosi Kistikoaren Nazioarteko Eguna ospatuko da eguenean [irailak 8]. Eta horren harira, Arnasa Gipuzkoako fibrosi kistikoaren elkarteko kideek ekimena egingo dute Ondarroako Alde Zaharrean, 20:00etatik aurrera.
Arnasako kideek iragarri dutenez, iaz egin modura, argazki erraldoia ateratzeko asmoa dute. Ekimena iaz egin zuten estreinako Ondarroan, eta izan zuen arrakasta kontuan hartuta, aurten ere jende asko batzea espero dute. Hitzordura, gainera, elkarteko kamisetak soinean joateko deia egin dute. “Nahi duenak kamisetak eta materiala erosteko aukera izango du bertan ipiniko dugun informazio postuan”.
Iaz Musika Plazan ateratako argazki erraldoia. Argazkia: Ibai Muñiz
Horrez gain, dantzaldia ere egingo da DJ Elepuntoren eskutik. Tartean, Arnasako kantaren koreografia dantzatuko dute hainbat herritarrek, eta nahikoa jendez batuz gero, lipdub antzeko zer edo zer egiteko asmoa dago. “Ekimen dibertigarria izango da. Guztiok gonbidatuta zaudete”, nabarmendu dute Ondarroako Arnasa elkarteko kideek.
Era berean, argazki gehiago ateratzeko aukera ere egongo dela aurreratu dute Arnasakoek. “Photocall antzeko bat antolatuko dugu. Animatzen denak familian, lagunartean edo banaka bere atxikimendua emateko aukera izango du”.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.