Zapatuan [irailak 3] Ondarroa Arraun Elkarteko arraunlariak omendu zituen Aurrerak. Talde ondarrutarrak Alaves B taldearen aurka jokatu zuen partidaren aurretik egin zin omenaldia KAE1 ligako liderrari, Zaldupen.
Arraunlariak futbol partida jokatu zuten bi taldeko jokalarien artetik zelairatu ziren denboraldian lortutako hamahiru banderak eskuan zituztela. Aurkezpenak egin ostean, arraunlari bakoitzak opari bana jaso zuen Aurrerako kideen eskutik, eta azkenik, partidako ohorezko sakea atera zuen IƱigo Larrinaga
Antiguako Ama traineruko patroiak.
Arraun taldeko kideak Aurrerako jokalariekin batera Zaldupen. Argazkia: Erik Osa
Partidari dagokionez, 0-2 galdu zuten etxekoek. Babazorroek 8. eta 58. minutuetan sartu zituzten golak. Joseba Plazara mutilak gogor saiatu baziren ere, ez zuten hiru puntuak eskuratzeko aukerarik eduki.