Koldo Serrak zuzendutako
Gernika filma proiektatuko dute asteburuan Lekeition. Gainera, zapatuko [irailak 10] proiekzioa eta gero, solasaldia ere egongo da. Izan ere, filmaren zuzendaria ere han izango da. Ez da kasualitatea filma Lekeition proiektatzea. Izan ere, filmeko eszena batzuk Lekeition grabatu ziren. Zapatuko saioa 19:30ean hasiko da.
Lekeitioko Zinemazaleek elkarteak jakitera eman duenez, zuzendariaz gain, filmean lan egin duten beste kide batzuk ere izango dira Lekeition. “Larunbateko saioaren ostean hizketaldi atsegin eta interesgarri bat eduki ahalko dugu. Horrez gain, ezohiko saio bat gehitu dugu: igande gauekoa. Saio hori gehitu dugu ez dugulako nahi inor filma ikusi gabe geratzea”.
Grabaketa horietan, gainera, Ibon Perez lekeitiarrak parte hartu zuen, aktore legez. Horren harira,
HITZA-k elkarrizketa egin zion Perezi. Elkarrizketaz gain, Lekeition egindako
grabaketako argazki galeria ere ikusgai dago.