Bihar gauean amaituko dira jaiak Lekeition, eta azken egunera arte indartsu eta gogotsu jarraitzen dute herritarrek. Horrela,
Lekittoko Txosnak Ezta amaitxu jaia eguna izan dute gaurkoa.
Biodantza eta
Bodypainting egon dira parkean goizean. Gorputzak margotu eta dantzan ibili ziren ume eta nagusiak, eta amaitzeko, parkeko eskaileretatik jaitsi eta bainu ederra hartu zuten Isuntza hondartzako uretan. Bien bitartean,
Don Terentzio, Doña Tomasa eta Buruhandiek jaietako azken kalejira egin zuten Itxaropena txistulariekin.
Beroa egin arren, elkarregaz bazkaltzeko batu dira eguerdian jaizaleak parkeko gunean. Arratsaldean berriz, aurtengo azken Farolapekua egon da parkean
Imanol Ituiño magoaren eskutik.

Imanol Ituiño magoa magia egiten parkeko gunean.
Elkarregaz kantuan egiteko ere elkartu dira lekeitiarrak udaletxeko eskaileratan. Zaletxuak antolatuta
txikiteo kantatua egon da, Aittitta Makurrako Txikirri-Txikirrik musika taldeak lagunduta.
Kantaldiaren ondoren banatu dira Antzar jaiko
sariak.