Domekan [irailak 11] egingo dute proba, eta domekan bertan ere izena emateko aukera dago (hasi baino ordu erdi lehenago).
Egunean bertan izena ematen dutenek
16 euro ordaindu behar dituzte, eta
14 urtetik beherakoek 13 euro.
Mendi martxagaz batera, lasterketa eta BBT martxa ere antolatu dituzte, eta horixe da aurtengo berritasun nagusia.
BTT martxa 28 kilometrokoa da, lasterketako eta mendi martxa luzeko ibilbideak 23 kilometro ditu, eta martxa laburrekoak 10 kilometro. Partaide denek
herriko plazan hasi eta amaituko dute proba.

Herritarrak, iazko martxan parte hartzen.
Irteera ordutegia. Ibilbide luzea egingo dutenak izango dira goiztiarrenak; 08:30ean ekingo diote bideari. BTT martxakoak 10:00etan irtengo dira, eta ordu erdi beranduago hasiko dira arineketan lasterketako partaideak.
Bestalde,
mendi martxa laburrekoek 11:00etan dute irteera ordua. Hornidura guneak egongo dira ibilbide guztietan, eta amaieran dutxatu ahalko dira.
Zozketa. Gainera, lau modalitateetan parte hartzaileen artean lau opari zozkatuko dituzte: pultsometro bat Otoio Kirolak-en eskutik, fisioterapia saio bat Maite Fisioterapiaren eskutik, Areitz-Bi jatetxean bi pertsonentzako bazkaria eta Herriko tabernan bi pertsonentzako bazkaria.