Gipuzkoako
EAJ-k bihar ekitaldia egingo du Mutrikun, irailaren 25ean burutuko diren Eusko legebiltzarrerako hauteskundeen harira. Zehatz esanda, kanpainako lehenengo ekitaldia egingo dute bihar [irailak 9]. Bertan izango da Joseba Egibar Gipuzkoako
hautagai nagusia, eta berarekin batera zerrenda osatzen duten gainontzeko kideak ere egongo direla aurreratu dute.
Gipuzkoako EAJren hautagaien aurkezpen ekitaldia. Argazkia: EAJ
Goiko Plazan, 13:00etan, Egibarrek adierazpen txiki bat egitea aurreikusten da, eta ondoren, herrian barrera propaganda banatzen ibiliko dira hautagaiak.