Kalbaixoko Kofradiak antolatuta, VII. Arno Trail Sprint Race mendi lasterketa egingo da
etzi [irailak 11]. Antolatzaileek 70 bat lagun batzea espero dute.
11:00etan hasiko da lasterketa, Galbaixoko ermitaren ondoan, eta korrikalariek, ohi modura, Galbaixo auzoa eta inguruak ezagutzeko aukera izan dutela nabarmendu dute. Laranga auzoa, Ibiri auzoa, eta Astigarribia auzoa zeharkatuko dituzte korrikalariek joan-etorrian, berriz Kalbaixon amaitzeko. Guztira,
7 kilometro eta erdi izango dira, 1.146 metroko desnibel metatuagaz. “Mendi lasterketa laburra da; gehienek ordubete pasatxoan amaitzen dute”, azpimarratu dute antolatzaileek.
Mutrikuko Arnotrail mendi lasterketako parte hartzaileak iaz irteeratik ateratzen. Argazkia: Kalbaixoko kofradia
Gaineratu dutenez, bertan parte hartu nahi dutenek
egunean bertan izena emateko aukera ere izango dute, 09:30etik aurrera. «Parte hartzaileei izena aurretik ematea gomendatzen badiegu ere, askok azken orduan erabakitzen dute parte hartu edo ez, eguraldiaren arabera. Auzoan jaietan gaude, eta parte hartzaileek egun pasa ederra egiteko aukera izan dezakete, bide batez”.
Sari banaketa, berriz, 12:30ean egingo da ermitaren, eta
senior eta beterano mailako lehenengo hiru neska mutilek izango dute saria, baita lehenengo helmugaratzen mutrikuarrak ere. Horrez gainera, parte hartzen duten guztien artean hainbat opari zozkatuko direla aurreratu dute. Era berean, guztiek opari zuzena jasoko dute irteeran. “Orain arte kamiseta bana banatzen genien izena ematen zutenei, baina aurten, edalontzi berrerabilgarri bat oparitzea erabaki dugu”.
Bestalde, nahi duenak kiroldegian dutxatzeko aukera ere izango duela gogorarazi dute.