Gipuzkoako
EAJ-ren hautagaiek Mutrikun egin dute Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpainako lehen ekitaldia. Joseba Egibar Gipuzkoako hautagai nagusia Mutrikura bertaratu da beste hautagai jeltzale batzuekin batera, eta horien artean izan dira Jose Angel Lizardi Mutrikuko alkatea eta Ion Ganbra herriko zinegotzia eta Gipuzkoako zerrendako hautagaia.
Egibarrek adierazi duenez, datozen hauteskundeak “gure berezkoak dira, euskal hauteskundeak”, eta nabarmendu duenez, “politikan giltzarri da sinesgarritasuna izatea”.
Joseba Egibar Gipuzkoako hautagai nagusia eta beste hainbat hautagai jeltzale, Mutrikun, Atxukale parean. Argazkia: EAJ
Sinesgarritasuna lortzeko
bi baldintza betetzea berebizikoa dela gogoratu du Gipuzkoa hautagai nagusiak. “Lehendabizi, zure herriarengan sinetsi behar duzu, bertako jendearengan, beren iritzi eta erabakiak errespetatuz. Horren gain, estrategikoak izango diren erabakiak hartzerakoan asmatu behar da, politikaren aldeko apustu argi eta garbia eginda. Iraunaraztea, soilik, demokratikoak diren bideei eutsitako politika da. EAJ-ren ibilbideak argi erakusten ditu bi baldintza horiek, eta bi baldintza horiekin jokatzeak sinesgarritasun handiena ematen dio Eusko Alderdi Jeltzalearen eskaintzari”.