Goikoetxea-Erkiaga eta Egiguren-Enbil bikoteek Binakako Txapelketaren finala jokatuko dute bihar
Donostiako Karmelo Balda frontoian jokatuko dute.
Finalaren aurretik, 18:00etan hasita, 3.postua izango da lehian. Partida horretanĀ Diego Beaskoetxea gernikarrak Ibon Aldazabal berriatuarragaz jokatuko du, eta Erik Mendizabal mutrikuarraren bikotea Unai Lekerika gernikarra izango da.
Finalderdiak
Aurreko barikuan (irailak 2) jokatu zituzten finalerdiak Zumaiako Aitzuri pilotalekuan.
Beaskoetxeak eta Aldazabalek Egigurenen eta Enbilen kontra lehiatu zuten finalerdia. 11-15 eta 9-15 galdu zuten partida gaur egungo txapeldunek.
Partida serioa eta erritmo bizikoa jokatu zuten. Amaieran, Beaskoetxeak frontoira ez zirela ondo egokitu adierazi zuen, pelota oso arin zetorkiela, eta ezin izan zutela nahi bezala jokatu. Aldazabal izan zen gehien sufritu zuena.
Beste finalerdiko bi bikoteek erakustaldi bikaina eskaini zieten bertan bildutako zaleei. Lehen set izugarria burutu zuten Lekerikak eta Erikek, eta 12-15 nagusitu ziren. Baina, bigarrenean aurkariak bizkortu, eta 15-10 irabazi zuten. Ondorioz, berdinketa hausteko seta jokatu zuten.