Giro ezinhobean ari dira ospatzen ondarrutarrak Txapela burun eta ibili Ondarrun jaia gaur [irailak 10]. Umeentzako tailerretan bildu dira goizean, eta eguerdian, 12:30 bueltan, eguneko protagonista nagusia ez eze, ezusteko bisitariak ere egon dira alde zaharrean. Kale antzerkiak hartu du lekua Zubi Zaharraren bueltan, umorez beteta hartu ere.
Kale antzerkiak barre algarak eragin ditu.
Herriko bertsolariak balkoirik balkoi aritu dira gaurkoan, eta haien saioa amaituta, Artelangoei egokitu zaie txapela Alamedaraino eroatea, bandaren musikak lagunduta. Aurretik eta ondoren ere, Bittore Lakak urteetan egindako lana aitortu nahi izan dute Zubi Zahar herri ikastolakoek, eta haien ondorengoei lan horri jarraipena ematea eskertu diete. Dena dela, gaurkoan ere argi geratu da “Bittore ordezkaezina eta bakarra” dela.
Artelango omenduek eraman dute txapela alde zaharretik Alamedara
Bazkari, kantu herrikoi, txosna giro eta jolas artean joan da arratsaldea. Txapel jaurtiketarik ezin falta zitekeen, eta baten faltan, bi egin dira, jendetsuak biak ere. Ernai Badiola izan da umeen kategorian irabazlea, eta Iker Zubikaraik jantzi du txapela nagusien mailan. Kontzertuekin agurtuko dute ordu txikietan III. Txapel Eguna. Umorez, eta giro ederrean.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.