Polita izaten da San Nikolas eguna Samikollan, eta gaur ere [irailak 10] horrelakoa ari da izaten. Ohi bezala, mezagaz hasi dituzte ekintzak, eta eguneko momentu hunkigarrienarekin jarraitu dute ondorengo minutuetan. Narziso Andonegi
Narziso Txiki-k jaso ditu gaurkoan auzokoen
hitz goxoak eta lore sorta ederra.
Auzo bazkarian bildu dira Samikollan
Jan-edanean biduta joan dira ondorengo orduak, txorizo eta salda aukeran izan direlarik. Eta eguerdian, txupina eta brindisa etorri dira. Auzo bazkarian bildu dira ondoren. Eguzkiarengandik ongi babestuta, zuhaitzen gerizpe ederrean jarraitu du egunak. Ume, gazte zein helduek giro ederra jarri dute. Arratsaldeak zezen txikak izango ditu protagonista, eta gauean
Auskan eta Jose Replayren kontzertuak.
Gaztetxoek ere ondo pasatu dute
Herrigunean ere bai
Auzoan bertan ez eze, jaietako ekintza batzuk herrigunean ere egin dituzte gaur. Atun erre jana izan dute eguerdian, Beheko Plazan, eta ondorengo orduetan, besteak beste, Fundamentoren kontzertuaz eta Xistera zirkuituko finalerdiez gozatzeko aukera egongo da.
Atzo [irailak 9] hasi ziren jaiak ospatzen Samikollan, eta jendeak ondo baino hobeto erantzun duela eta, pozik daude antolatzaileak. Umeen puzgarrietan zein
bertso saioan jende asko bildu zen: “Bete egin zen jaigunea; bertsolariek izugarrizko giroa jarri zuten”.
Narziso Andonegiri omenaldia
Samikollako jai batzordeak gogorarazi duenez, gainera, honakoak dira auzoko jaietako zozketako zenbaki sarituak: lehenengo saria 2.412 (ordezkoa: 1.708), bigarren saria 3.947 (ordezkoa: 1.395) eta hirugarren saria 1.302 (ordezkoa: 3.961). Lehen zenbaki sarituaren jabeak asteburu pasa bat irabazteko aukera izango du, eta bigarren eta hirugarren zenbakiaren jabeek, aldiz, afari bat eta Mutrikuko produktuekin osatutako otar bat jasoko dute, hurrenez hurren.