Mendiaren erorketak utzitako paisaia atzean dutela bildu dira gaur goizean [irailak 10] Ondarroako herritarrak, Saiñazio Mendi Azpixan gestoraren deiagaz bat eginda. Kolore gorriz jantzi da minutu batzuez Kamiñalde, egoeraren larritasuaren seinale.
Sei hilabete pasatu dira San Inazioko bizilagunek beraien etxebizitzak –102 famillia daude oraindik etxeetatik kanpo– utzi behar izan zituztenetik, eta mendiko lanak erritmo onean aurrera badoaz ere, beraien etxebizitzen konponketaz zein arduratuko den jakin nahiko luketeela adierazi dute, beraien ezinegona azaleratuz. “Erakundeei eskatzen diegu behingoz esateko zeinek konponduko dituen gure etxebizitzak, eta zein diru kopurugaz”.
Harriek guztiz estaltzen dute lehen atarietako atzekaldea
Ordubetez etxebizitzetan
Agerraldia amaituta, etxebizitzetara sartu ahal izan dira San Inazio 40-52ko bizilagunak. Herriko udal ordezkari eta udaltzainen laguntzagaz, ordubete eduki dute etxebizitzen egoera zein den ikusi edota beharrezko gauzak ateratzeko. 40-42 atarietako etxebizitza batzuen egoerak okerrera egin duela ikusi dute. 1. eta 2. pisuetako etxebizitza batzuetara, izan ere, harri gehiago –tamaina handikoak batzuk– jausi dira, txirrista efektua tarteko.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.