Giro ona izan zen nagusi joan den zapatuan [irailak 10], Markina-Xemeingo Barroeta futbol zelaian. Emakumeen kirola sustatu eta aintzatesteko asmoagaz
Athletic eta
Real Sociedadeko nesken arteko futbol partida antolatu zuen Artibai Futbol Taldeak, eta norgehiagokak zaletu ugari batu zituen.

Athletic eta Real Sociedadeko nesken partida.
Ume eta nagusiak, kamisetak jantzita, Barroetako harmailak bete zituzten, eta asko izan ziren partida ostean, eurekin zein Athletic taldeko jokalariekin, argazkiak atera nahi izan zituzten zaleak.
Real Sociedadeko neskek 2 eta 0 irabazi zuten, eta partidaren ondoren, mokadutxoa hartzen egon ziren talde biak zelaian bertan.