Maila handiko palistak batu zituen domekan, Lekeitioko Isuntza hondartzan lehiatu zen
Euskadiko Kopako 7. eta azken jardunaldiak. Kontxako estropadak zirela eta, aurreko urteetan baino, parte hartze txikiagoa egon bazen ere, lehia ikusgarria eskaini zuten maila ezberdinetako 27 parte hartzaileek.
Ekialdeko haizea sartu zela eta, azken orduko aldaketak egin zituen ibilbidean Lekeitioko Zeharkaldia antolatu duen Dzanga Piragua Taldeak. «Distantzia bera mantendu genuen, baina, olatuetatik eta haizetik babestuago ibiltzeko moduko ibilbidea jarri genuen», azaldu dute. Hala ere, ekialdeko haizea dela eta, piraguistek lan tekniko handia egin behar izan zuten.

Barrika piragua taldeko piraguista. Argazkia: Asier Zelaia
K1 kategoriari dagokionez, Fortuna taldeko
Jose Mari Villagarcia Etxezarreta beteranoa izan zen lehena 57:41:47 denbora eginez, eta bigarren denborarik onena ere
Roland Lebeau beterano frantsesak egin zuen (58:52:01).
Senior mailan, bestalde, Iruñako piragua taldeko
Felipe Besada (59:19) eta
Amaia Osaba (64:36:88) nagusitu ziren.
Lau piraguak lehiatu zuten K2 kategorian, eta Barrika Taldeko
Eneko Lopez eta
Rafael Quebedorena izan zen denborarik hoberena, 56:03:15.
Barrika nagusi
Taldeei dagokienez, Lekeition beste 94 puntu irabazita, Barrika Piragua Taldea izan da Euskadiko XII. Kopako irabazlea. Bizkaiko talde horrentzat izan da bai eta Bizkaiko garaipena ere. Mikel Lauzirika seniorretan eta Luis Sarobe beteranoetan izan ziren Bizkai mailan nagusi.
Lea-Artibaiko ordezkariak ere parte hartu zuten kopan. Dzanga Piragua Taldeko
Gorka Plazak zeharkaldi osoa egin zuen,
Joseba Iturraspek, berriz, ezin izan zuen dena amaitu.
EMAITZAK