Jolasa eta kantua ekarri dute Markina-Xemeingo Arkupera sardintzaleek
Hainbat jolas, dantza eta kantu egin zituzten umeek zapatu arratsaldean [irailak 10], Markina-Xemeingo Arkupe aurrean, Sardina Freskue ikuskizunagaz. Arraunean ibili ziren Eidabe taldeko sardintzaleen gidaritzapean eta hainbat dantza eta kantu eginda, koloreen bila jolasean ere ibili ziren batera eta bestera aringa-aringa.
Itsasoari lotutako gaia izanik, bustita ere amaitu zuten batzuek, ur pistolekin zein baldekadaka. Buruhandiek eta ikuskizunaren amaieran atera zuten sardina erraldoiak ere gozarazi zuten Arkupea bete zuten ikuslegoa.