Galbaixo Egunean Maixa eta Baldominera joateko bidea itxita egongo da
Mutrikuko Udalak jakitera eman duenez, bihar [irailak 14] itxita egongo dira Maixaneko bidea eta Baldomin baserrira doan igarobidea. Galbaixo Eguna tarteko, autoek egun osoan toki horretatik ezingo dutela igaro nabarmendu dute udal ordezkariek.
Murrizketa horiez gain, Mutrikuko biribilgunetik Galbaixora doan errepidea ere arratsaldeko tarte batean itxita egongo dela nabarmendu dute. Zehatz esanda, 13:30etik 17:00etara egongo da itxita errepidea.
Udal ordezkariek gogorarazi dutenez, bihar Galbaixora igotzeko eta jaisteko autobus zerbitzu berezia egongo da martxan. 08:00etatik aurrera, autobus zerbitzu etengabea egongo da biribilgunearen paretik, 50 zentimoren truke.