Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Giza Eskubideetarako Goi Komisionatuaren torturaren aurkako batzordeak tramiterako onartu du Ibon Iparragirre larri gaixo dagoen euskal presoaren aldeko kautelazko neurri bat. Iparragirreren osasun egoera kontuan hartuta, ondarrutarra kartzelan egotea eta mediku zerbitzurik ez jasotzea delitutzat joaz, torturaren aurkako profesionalen nazioarteko erakundeak estatu espainiarra salatu zuen 2016ko otsailaren 19an; estatu espainiarrari erantzukizuna eskatzen zion erakundeak. Eta hain justu, salaketa hori da NBEk tramitera onartu duena.
Iparra Galdu Baik plataformako kideek jakitera eman dutenez, albiste hau ezin izan dute zabaldu, “arrazoi ezberdinengatik”.
Torturaren aurkako Profesionalen Bilguneko
Gloria Feierabend mediku argentinarrak [BIDEOA GAZTELERAZ] azaldu duenez, eskaera bat aurkeztu dute NBEko CPT Torturaren Prebentziorako Batzordean, “kautelazko neurri” gisa, Iparragirreren egoeran esku hartzeko eskatzen.
Feierabendek gogora ekarri du
Iparragirre “hiltzeko arriskuan” dagoela, eta Espainiak ukatu egin diola zigorra etxean betetzeko eskubidea. Kautelazko neurri hori ez ezik —onartu egin du CPTk—, hura zabaltzeko beste eskaera bat ere egin dute, pazienteak egokien jotzen duen sendagaia hartzearen ingurukoa. Izan ere, Iparragirrek uko egin zion espetxean ematen diotena hartzeari, kalte egiten ziola iritzita. Feierabende: “Espero dugu bigarren eskaera hau ere onartzea”.
Gaiari buruzko azalpenak emateko Iparra Galdu Baik plataformak etzi [irailak 15] prentsaurreko bat emango du, eguerdian, Donostian. “Prentsaurrekoa, berez, Ibonen aldeko kanpaina berri baten abiapuntua izango da