Jone Goirizelaia eta Julen Arzuaga Bizkaiko EH Bilduren hautagaiek eskualde mailako mitina eman zuten domekan [irailak 11], Ondarroan. Herritar asko hurreratu ziren Alamedara, eta tartean, inguruko herrietakoak ere bai.
Musikak eta bertsoek zipriztindutako mitina izan zen, eta
azken legealdiaren errepasoa egiteko aukera ere izan zuten hautagaiek. Julen Arzuagak (legebiltzarkidea izan da azken legealdia), esaterako, azken lau urteotan parte hartu duen jardueren inguruko esperientzia kontatzeko aukera izan zuen.

EH Bilduren mitina, Ondarroan. Argazkia: Ondarroako EH Bildu
Arzuagak, besteak beste, euskal presoen eta memoria historikoaren inguruko komisioan parte hartu du, eta komisio horretan Ondarroako gaiek izan duten garrantziaz aritu zen; Ibon Ipagarragirreren kasua, frankismoak hildakoak edo gerra zikinak hildakoak aipatu zituen.
Jone Goirizelaia, berriz,
EH Bilduren eskaintza politikoaren inguruan aritu zen, eta hurrengo lau urteotarako dituzten hiru erronka nagusiak azpimarratu zituen, eta Euskal Herriak aurrera jarraitzeko akordioak beharrezkoak dituela nabarmendu. Honakoak dira EH Bilduren erronka nagusiak: eskubide sozialak murrizketa barik bermatzea, bakea gauzatu arte lanean jarraitzea eta estatus politikoa bideratzen duen herriaren erabakitze eskubidea.