Mutrikuko Galbaixo jaien atarian egin den VII. Arno Trail Sprint Race mendi lasterketako onenak Igon Manzisidor debarra eta Maite Aizpurua mutrikuarra izan dira.
Proban, guztira, 31 korrikalarik parte hartu dute, eta parte hartze aldetik kopurua gutxiago izan bada ere, Kalbaixo Kofradiako kideek nabarmendu dutenez, “
inoizkorik azkarrena” izan da. “Maila handiko korrikalariak izan ditugu aurten, eta lasterketa bizi-bizia izan da. Azken parte hartzailea, esaterako, inoizkorik azkarren helmugaratu da, ordutebete eta 20 minutu aurretik [01:17:26], hain zuzen ere”.

Lasterketako irabazleak, podiumean. Argazkia: Alberto Gorritibera
Azken parte hartzailea ez eze, lehen sailkatua ere azkar ibili zen. Igon Manzisidor debarrak 0:39:51 behar izan zuen ia zazpi kilometro eta erdiko lasterketa burutzeko, eta gutxigatik, ez zuen lasterketako errekorra gainditu. Gizonezkoetan podiuma, berriz, honakoek osatu zuten, hurrenez hurren: Ekaitz Kortazar (0:41:32) eta David Garcia (0:42:57).
Emakumeen kategorian, berriz, lau emakumek parte hartu zuten lasterketan, hortik hiru, mutrikuarrak. Helmugara heltzen lehena Maite Aizpura mutrikuarra izan zen, eta horretarako 0:58:51 denbora behar izan zuen. Bere atzetik sailkatu ziren Nekane Ituarte (01:01:18) mutrikuarra eta Pilar Arriola (01:01:38). Azken horrek ia urtero parte hartu du lasterketan.