Paranoia, Tuboskabi eta Dj Elepuntoren doinuek beteko dute Musika plaza, 21:00etatik aurrera.
Hain zuzen ere, bederatzi urteren ostean igoko dira agertokira Tuboskapi talde ondarrutarreko kideak. 2007. urteko maiatzaren 26an Ondarroako Gaztetxean jo zuten azkenekoz, eta 2008an kaleratu zuten diskoa.
Arrazoi guzti horiengatik ospakizun berezia izango da, beraz. Berezia eta bakarra izango da. Beste kontzertutik emateko asmorik ez baitute momentuz.
“Zeinek esango zigun bederatzi urteren ostean bueltatuko ginenik! Urte hasieran batu ginen taldekideok, eta Eneko libre geratzen zenerako kontzertua antolatzea erabaki genuen”, azaldu du Aitor Agirre taldekideak.
Taldearen diska bakarrean bildu zituzten bederatzi abestiak joko dituzte, eta zelan ez euskal talde ezagunen bertsioak ere ez dira faltako, Betagarri edo Skalariak taldeenak, esate baterako.
Ospakizun berezia izango da, eta jai giroan herritar asko batzea espero dute.
Kontzertuen ordena. DJ Elepunto hasiko da 21:00etan giroa berotzen. Ostean Paranoiak eskainiko du kontzertua eta azkenik Tuboskapik.
HONEKIN LOTUTA: Eneko Etxabururen ongietorriko irudiak