'Herri txiki, infernu handi' saioa grabatu dute Ispasterren
Ispastertarrei grabatutako elkarrizketak ikusi eta entzuteko aukera izango dute datorren astean.
Hilaren 22an (eguena) izango da bideo proiekzioa. 20:30etatik aurrera kanpoko frontoian bilduko dira herritarrak, ETB 1-eko saio ezagunaren protagonistekaz batera.
Hain zuzen ere, elkarrizketak entzuteaz gain, Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi saioaren aurkezleen bakarrizketekin gozatzeko aukera egongo da. Saio guztietan legez, bertaratutakoen barre-algarak eragingo dituzte, haien burutazio zoroekin. Zelan ez, Sebastian Lizaso ere Ispasterren egongo da, bideo proiekzioa bere bertsoekin laburbiltzen.
Eguraldi txarra bada, Areitz-Bi frontoian elkartuko direla jakitera eman dute.