Zapatuan eta domekan [iraialk 17 eta 18] saskibaloiko Euskal Kopa jokatuko dute Gernika-Lumoko Maloste kiroldegian.
Aurtengo lehiaketak izaera solidarioa izango du, eta emakumezkoen saskibaloi taldeek gaixotasun arraro bat duen Maialen Aulestia lekeitiarraren alde jokatuko dute. Sarreretatik biltzen den dirua Aulestiaren familiari emango diote.
Aulestiaren pronostikoa oso txarra da. Historian 50 kasu bakarrik ezagutu dira munduan
Lointek Gernika Bizkaia bezala berrizendatua izen den etxeko taldea txapelketan egongo da. Hain zuzen ere, talde gernikarra izan da azken urteotako irabazlea. Denboraldi hasieraren ohiko proba horretan Emakumezkoen Ligako taldeek parte hartuko dute etxeko taldeagaz batera: IDK Gipuzkoa, Araski AES eta GDKO Ibaizabal.
Zapatuko lehen partiduan Araski AES eta GDKO Ibaizabal taldeak neurtuko dira, 17:45etik aurrera. Gernikarrek IDK Gipuzkoaren aurka jokatuko dute, 20:00etan. Domekan, berriz, laugarren eta hirugarren postuak erabakitzeko partida lehiatuko dute 10:30ean hasita. Finala 12:30ean jokatuko dute.
Sarrerak. Partiduetarako sarrerak 10 euroan salduko dituzte txarteldegian, eta 14 urtetik beherakoek, ostera, 3 euro ordaindu beharko dituzte.
Epaileen batzordetik ere zergati honekin bat datozela adierazi dute, eta
kobratzen dituzten eskubide guztiak familiari emango dizkiotela zehaztu dute.
Maialen Aulestiaren alde jokatuko da saskibaloiko Euskal Kopa, Gernika-Lumon
Txapelketaren arrazoi solidarioa aurkezteko, agerraldia egin dute gaur [irailak 14], Gernika-Lumoko Kultur Etxean. Bertan egon ziren Sandra Pircic saskibaloi jokalaria, Arturo Aguado Saskibaloiko Euskal Federazioaren presidentea, Gerardo Candina Gernika KESBren presidentea, Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkatea eta Maria Uribe alkateordea.
Bakarra. Aulestiaren pronostikoa oso txarra da. Historian 50 kasu bakarrik ezagutu dira munduan.
Gaitzak hainbat arazo eragiten dizkio Aulestiari; eta horren ondorioz egunero sei ordu egin behar ditu fisioterapia zentro batean, eta oso dieta zehatza jarraitu behar du. «Hala eta ere, eguneroko lanak bere bizitza egoera hobetu du», azaldu du bere amak.
Kantxara ez doazenek ere ekarpena egin dezakete kontu korronte honetan: ES18 2095 0082 40 9111550114.